XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ta Espiritu Santua Jaungoicua dala; edolabere, Jaungoico eguizco bacar bat: ez dirialaco irurac iru izate Jaungoicozco, izate Jaungoicozco bat baño.

Sinistu ta autortuten dot, Araguintza edo Encarnaziñoco escutapen edo misteriyo gorengua, au da, irutasun edo trinidadeco bigarren personia, Semia guizon eguin zala Espiritu santuaren eguitez, Mariyaren sabel garbiyan.

Jayo zala beragandic, gueraturic Azuri Jaungoicozcoaren Ama duiñ au, dontzella, Semia jayo baño lenago, jayaqueran ta jayo ezquero, Jaungoicoaren escutic urten daben gauza guztien Erreguin ta aguintari, grazi ta irabaziyetan aingueru ta santu guztiyac baño betiago, ta bacarric Jaungoicoa baño guichiago, alanche Jaungoicoac goratu gura izan ebalaco.

Sinistu ta autortuten dot, Jaungoicuaren Semia guizon eguinic, Jesucristo gure Jauna derichona, dala Jaungoico ta Guizon eguizcoa, legue zarrian guri esquinirico Mesias eguizcoa, igarlac aurretiyaz icusiya ta mundura gure oneraco etorreric, ta Mariya Birgiña guztiz Santiagandic jayoric gure erozpenaraco, curutzeco eriyotzia igaro gura izan ta eguiz igaro ebana, nundic biziyac ta illac juzguetara etorrico dan munduaren azquenian, au da onai betico atseguiña ta deungai betico nequia emoteco.